XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikasturte berrirako prematrikula ofizialki martxan jarri da

Igor URANGA

Euskal Herriko aldizkari Ofizialean, 1992ko Martxoaren 26an argitaratutako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketaren Sailaren martxoaren 4eko Aginduaren bidez, Unibertsitate eta Sailaren mailetako Ikastetxe Publiko eta besteetan ikasleen onarpenerako prozedura eta egutegia finkatzea dira.

Ikastetxe berean beste ikastaro bat egiteak ez du onartze prozedurik behar.

Eskabideak egiteko izenemate orria bete beharko da.

Ikasle bakoitzeko eskabide bakar bat egingo da.

Eskolaurrea, Lehen Mailako Hezkuntza (OHO) eta Hezkuntza Berezia mailetarako eskabideak aurkezteke epea, apirilaren 1etik 10era izango da.

Aipatzekoa, Zumaiako ikastetxeetan eskolaurre mailan D eredua eskaintzen dela.

Guzti honekin loturik, Julene Azpeitia Ikastetxeak ere matrikula egiteko epea irekirik du.

Honako ezaugarriak dituelarik: Irakaskuntza Euskaraz, hots, D eredua; Berriztapen Lana: Amara Berri (Irakaskuntzaren arloan metodologia berri bat); Guraso eta Irakasleei Zuzenduriko Hezkuntza Bokalizatuaren proiektua; Garraio Eskolarra; eta Jantoki eskolarra.

Azkenik esan, matrikula 2 urtetako umeetatik aurrera egin daitekeela ikastetxe honetan.